undefined

Eraginkortasun energetikoaren saria

Eraginkortasun energetikoaren saria

Athletic Clubek A3e Aparteko Saria jaso du Eraginkortasun Energetikoaren VII. Edizioan

A3e Eraginkortasun Energetikoko Enpresen Elkarteak ematen du sari hau, eta Fundazioak ingurumenaren arloan garatzen duen Athletic Club %100 Iraunkorra Proiektua ere aintzatesten du. Eraginkortasun Energetikoaren sari-banaketa Madrilen izan zen atzo, hilak 4. Jon Vazquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusiak, saria hartu zuen Athletic Cluben izenean, Jose Luis Fierroren eskutik, Carlo Gavazziko zuzendari nagusi eta A3e iparraldeko delegatua.

%100 elektrikoak diren ibilgailu korporatiboen flota berria, San Mameseko LEED ziurtagiria edota Urdaibain egindako hondakin plastikoen bilketa dira epaimahaiak baloratu dituen elementuak. Sariak honako hau baloratu du: Energia-kudeaketa eraginkorra egiteko konpromisoa, inbertsioak eta egindako energia-aurrezpeneko eta -efizientziako neurrien ezarpena, bai eta energia-aurrezpen garrantzitsuak ekarriko dituzten edo energiaren erabileran funtsezko hobekuntza ekarriko duten soluzio teknologiko berrien diseinua ere.

A3e elkarteak hamargarren urteurrena du aurten, eta bertan biltzen dira ehun bat ingeniaritza, aholkularitza eta auditoretza energetiko; energia-zerbitzuen enpresak; ekipoen eta osagaien fabrikatzaileak; mantentzaileak eta instalatzaileak; eta energiaren banatzaile eta merkaturatzaileak.