undefined

Gaizka Garitano: “Bukaerara arte borrokatu dugu”

Gaizka Garitano: “Bukaerara arte borrokatu dugu”

Lehoien hasiera kaxkarra deitoratu du entrenatzaileak. Hala ere, 3-0 joan ostean, partida horrela bukatu izana baloratu du.

Presioan ez gara fin ibili eta agian intentsitatea falta izan zaigu. Horrek eta euren kalitateak lehen 25 minutuetan ondo ez egotea eragin dute“. Gaizka Garitano Real Betis eta Athletic Cluben arteko Ligako 16. jardunaldiko partidaren amaieran azaldu da hedabideen aurrean. Neurketako lehen minutuetan hiru gol jaso ondoren partida horrela bukatu izana baloratu du entrenatzaile zuri-gorriak.

Taldeak partidaren hasieran transmititu duen oreka falta deitoratu du Garitanok: “Defentsan dena bikain egiten ez baduzu, ordaindu egiten duzu, eta gaur ez gara ohi bezala aritu. Iritsi diren hiru aldietan hiru gol egin dituzte. 3-0koa iraultzea ez da erraza, eta lehen 25 minutuetan joan egin zaigu partida“.

Atsedenaldiaren ostean planteatu dituzten irtenbideei buruz ere mintzatu da derioztarra: “Sistemak aurrez aurre jarri ditugunean, oreka eta segurtasun handiagoa izan dugu; alboko atzelariak hegaleko jokalariak bihurtu ditugu eta berdegunean zabaldu egin gara aurkariei min eginez. Partida hasieran antzemandako gabeziak zuzendu eta aurrera jarraitu behar dugu. Taldea ondo dabil“.