undefined

Santiago Bernabeurako sarrerak

Santiago Bernabeurako sarrerak

Real Madrilek 518 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi abenduaren 22an Madrilen jokatuko duten partidarako; horietako 100 Klubeko konpromisoentzat gordeko dira

Partida horrretarako sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez eman beharko dute izena abenduaren 10etik (asteartea, 10.00etatik aurrera) abenduaren 13ra arte (ostirala, 10.00etara arte).

Beharrezkoa balitz, sarreren zozketa abenduaren 13an egingo litzateke, 12.00etan.  Soberan dauden sarrerak Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Sarrera gehiago soberan egongo balira, publiko orokorrarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 35 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, abenduaren 16an, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.

Sarrerak eskuratzeko zozketan saritutako bazkideen txartel originalak aurkeztu beharko dira, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazi ere.