undefined

C.F. Intercity-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

C.F. Intercity-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

C.F. Intercity-ren aurkako Kopako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatuta, izena eman duten pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dituzte

Izena eman duten bazkideek behean eransten den formularioa bete eta aurkeztu beharko dute sarrera jasotzeko, bai eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu ere.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek eta publiko orokorrak, ostiralean, abenduak 13, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarreren prezioa 25 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.