undefined

Derbi berezia lehen taldeko zenbait kiderentzat

Derbi berezia lehen taldeko zenbait kiderentzat

Egungo taldeko bost kidek iragan armagina dute: Gaizka Garitanok, Patxi Ferreirak, Ander Capak, Yuri Berchichek eta Dani Garciak

Athleticek eta Eibarrek larunbat honetan San Mamesen jokatuko duten derbia oso berezia izango da bost jokalarirentzat: Gaizka Garitano entrenatzailea, Patxi Ferreira bigarren entrenatzailea eta Ander Capa, Yuri Berchiche eta Dani Garcia jokalarientzat. Horiek guztiek iragan armagin garrantzitsua partekatzen dute.

Capak, Yurik eta Dani Garciak 2018-2019 denboraldian iritsi ziren Athleticera. SD Eibarrek Bigarren Mailara lortu zuen igoeran parte hartu zuten hirurek 2012-2013 denboraldian, bai eta urtebete geroago Lehen Mailara lortu zuten igoeran ere.

Gaizka Garitano izan zen, hain zuzen ere, Eibar futbolaren maila gorenera igo zuen entrenatzailea, Patxi Ferreira bigarren entrenatzailearekin batera. Entrenatzaile bizkaitarra, armaginen klubeko jokalaria ere izan zena, Bigarren B Mailara igo zuen Eibar entrenatzaile gisa jardun zuen bere lehen urtean, eta hurrengo denboraldian Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Bi igoera bi denboralditan.