undefined

Sarrerak Espanyolen kontrako partidarako

Sarrerak Espanyolen kontrako partidarako

RCD Espanyol taldeak 750 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi

Sarreren prezioa, RCD Espanyol taldeak ezarrita, 48 eurokoa izango da, gehi beste euro bat kudeaketa gastuengatik.

Sarrerak erosi nahi duten bazkideek, Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke, Bazkideon Txokoan, urtarrilaren 15tik, asteazkena, 12:00etatik, urtarrilaren 17ra arte, ostirala, 10:00ak arte.

Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 17an, 12:00etan egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Hauek hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.