undefined

Bilbao Athletic eta Basconia ondo aritu dira asteburu honetan

Bilbao Athletic eta Basconia ondo aritu dira asteburu honetan

Gure harrobiak asteburu honetan lortutako emaitzen artean, Joseba Etxeberriak eta Patxi Salinasek zuzendutako taldeek lortutako garaipenak nabarumendu dira

Asteburu honetan gure harrobiak jokatu dituen partida guztietan garaipenak erdietsi ditugu. Bilbao Athleticek garaipena lortu zuen Lezamatik at, azken minutuetan CD Calahorrari gailenduta, igoera play-off postuetara itzultzeko. CD Basconiak bolada onarekin jarraitzen du eta beste aste bat egongo da porrota ezagutu gabe, Artunduagan hiru puntuak lortuz Deusturen aurka eta Hirugarren Mailako IV. multzoko bosgarren postuan kokatu da. Gainera, emakumezkoen bigarren taldeak bigarren garaipena jarraian lortu zuen Reto Iberdrola Norten, Pozuelori Lezaman ondo irabazita. Bigarren postuan jarraitzen du Iraia Iturregiren taldeak, liderrarengandik hiru puntura.

Gazteek ere garaipen bana lortu zuten. A taldeak 4-1 irabazi zion Antiguokori Lezaman Ohorezko Mailako lehen postuan jarraitzeko eta B taldeak Maionan Danok Bat taldeari irabazi zion. Jon Solaunen mutilek lidergoan jarraitzen dute beste astebetez. Emakumezkoen C taldea ez zen gutxiago izan eta Eleizaldera egindako bisitan ere garaipena lortu zuen 4-5 irabazita.

Azkenik, kadete mailako taldeak Lezaman jokatutako konpromisoetan gailendu ziren ere. Kadeteen A taldeak Kostkas taldea mendean hartu zuen eta Kadeteen B taldeak Gernika, bere ligetako lehen postuan jarraitzeko. Emakumezkoen Kadeteak ere hiru puntuak eskuratu zituen Biak-Bat taldearen aurka.