undefined

Umeen sarrerak Getafe CF taldearen kontra

Umeen sarrerak Getafe CF taldearen kontra

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Gaurdanik eta urtarrilak 22ko, asteazkena, 24:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako hogeitabigarren jardunaldiaren Athletic Club-Getafe CF partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian otsailaren 1ean eta 2an. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.