undefined

“Aurrekoak baino kanporaketa parekatuagoa izango da”

“Aurrekoak baino kanporaketa parekatuagoa izango da”

Gaizka Garitanok Elxeren aurkako 1/16-ko kanporaketan Athleticen “maila gorena” aitortu du, baina Bigarren Mailako taldearen izaera azpimarratu du

“Gaurko entrenamenduan ikusiko dugu, hainbat jokalarik kolpekin eta molestiekin daudelako. Hortik aurrera ahalik eta hamaikakorik lehiakorrena aukeratuko dugu”. Asmo horrekin mintzatu da Gaizka Garitano Lezaman bihar jokatuko den Elx-ren Kopako final-hamaseirenetako norgehiagokaren (Martinez Valero, 19:00etan) aurreko azken prestaketa-saioa zuzendu aurretik.

Zuri-gorrien entrenatzaileak horrela baloratu du partida deialdia eskaini baino ordu batzuk lehenago, Alacanteko lurretara bidaiatu aurretik: “Aurrera egiten dugun kanporaketa bakoitzean, aurkaria zailagoa da. Aurrekoetan baino partida parekatuagoa izango da hau, Elx Bigarren Mailako punta-puntako taldea delako eta gainera denboraldi ona egiten ari delako. Guk Real Madrilen aurka balitz bezala prestatu dugu partida, Kopan urrun iritsi nahi badugu ezin dugu txapelketan aurrera jarraitzeko inolako aukerarik galdu. Ikusten ari garen kanporaketetan berdintasuna izaten ari da nagusi eta horregatik partida ona egin behar da kanporaketan aurrera egiteko“.

Biharko aurkariaren azterketan, Garitanok horrela goraipatu du arerioa: “Futbolean ondo jokatzen duen taldea da, Espainiako zelai handienetako batean, dimentsioei dagokienez eta sasoi onean egon ohi da. Alde horretatik, ez dugu aitzakirik. Pachetari baloia ondo tratatzea gustatzen zaio eta joko estilo horretarako aproposak diren jokalariak ditu. Aurkariarekiko errespetu handiena izan behar dugu, baina jakinda maila handiago batean ari garela eta hurrengo kanporaketara igaro behar dugula“.