undefined

Asteburu ona gure harrobiarentzat

Asteburu ona gure harrobiarentzat

Bilbao Athleticek Cultural Leonesaren aurka eta CD Basconiak Portugaleteren aurka lortutako garaipenak nabarmentzen dira gure taldeen neurketen artean

Asteburu honetan, gure harrobiko taldeek emaitza hauek lortu dituzte euren partidetan:

Bilbao Athleticek 1-0 gainditu du  Cultural Leonesa Bigarren B Mailako partida nabarmenetako batean, Zarragak Lezaman sartutako gol ederrari esker. Gauzak horrela, Joseba Etxeberriaren mutilek bigarren garaipena jarraian lortu dute eta sailkapeneko bigarren postuan daude, hain zuzen ere, Culturalekin berdinduta, eta UD Logroñes liderretik lau puntura.

CD Basconiak 0-2 gainditu du Portugalete La Floridan eta porrotik ezagutzen ez duen hamar partidako bolada onari eutsi dio. Patxi Salinasen mutilak laugarren dira Hirugarren Mailako IV. multzoan.

Emakumezkoen B taldeak merezitako garaipena lortu du CA Osasunaren aurka (0-2), Reto Iberdrola Norteko bigarren postuan sendotzeko, FC Bartzelona B liderrarengandik bi puntura.

Gazteak A taldeak huts egin du UD Logroñesen aurka Ohorezko Mailako Ligako 19. jardunaldian, 2-1 galduta. Imanol de la Sotaren mutilek denboraldian izan duten hirugarren porrota da eta lidergoan jarraitzen dute, bigarren sailkatuari zazpi puntu aterata. Gazteak B taldeak hutsean berdindu egin du Lezaman Aurrera de Vitoriaren aurka eta lider jarraitzen du sailkapenean.

Emakumezkoen C taldeak nagusitasunez irabazi dio Deriori Lezaman, eta sailkapeneko lidergoan jarraitzen du.

Kadete mailan, A taldeak 6-0 irabazi dio Indautxuri eta B taldeak 6-3 gainditu du Durangoko Culturala. Biek lider jarraitzen dute euren kategorietan. Bestalde, Emakumezkoen Kadeteak Arratia gainditu zuen Lezaman.