undefined

Museotik palkora: FC Barcelona

Museotik palkora: FC Barcelona

Barçaren aurkako Kopako partida dela eta, AC Museoak 2015eko Superkopako finaleko joaneko partidan Messik erabili zuen elastikoa erakutsiko du San Mameseko palkoan, zuri-gorriek 4 eta 0 irabazi zutenekoa

Athletic Clubek eta FC Bartzelonak 229 aldiz neurtu dituzte indarrak partida ofizialean. Athleticek horietako 77 irabazi, 38 berdindu eta 114 galdu ditu.

Gaurko txapelketan, Kopan, 42 aldiz jokatu dute elkarren aurka. Partida horietatik 13 irabazi dituzte zuri-gorriek, 6 berdindu eta 23 galdu.

Kataluniako taldearen aldeko estatistika hori nabarmen okertu zitzaion Athletici Leo Messik zamarra kataluniarra jantzi zuenetik. Rosarioko jokalariak Athleticen aurka jokatu dituen 34 partidetan, Barçak 23 partida irabazi ditu, 9 berdindu eta 2 baino ez ditu galdu, bat Superkopan eta bestea Kopan.

Gaur, San Mameseko palkoan, bi partida horietako baten erabili zuen elastikoa erakutsiko da, 2015eko Superkopako finaleko joanekoa, hain zuzen ere. Partida gogoangarria izan zen sale zurigorrientzat, 4 eta 0 bukatu zena lehoien ald. Izan ere, 31 urte geroago titulu bat irabaztea suposatu zuen Athleticentzat.