undefined

Zaurituta egon arren, aurkari arriskutsua da Reala

Zaurituta egon arren, aurkari arriskutsua da Reala

Talde txuri-urdinak bi porrot handi izan ditu azken aste honetan; derbia 12:00etan jokatuko da bihar Lezaman

Derbia Lezamara iritsi da. Bihar igandea, 12: 00etatik aurrera, Primera Iberdrolaren 20. jardunaldia jokatuko da bertan. Oso giro ona espero da harmailetan, baita eguraldi ona ere. Angel Villacampak atzo esan zuen bezala, “derbi baten aurretik dena erreseteatzen da”. Erreginaren Kopatik kanpo geratu da aste honetan Reala, Madril CFFren aurka penaltietan galdu eta gero, eta Bartzelona indartsuaren aurka Superkopako finala galdu ostean.

Talde txuri-urdinak ligan du arreta orain, denboraldian zehar lortutako sentsazio onak berreskuratzeko. Koparekin lotutako ezustekoak alde batera utzita, Gonzalo Arconadaren taldea ondo ari da txapelketan eta seigarren postuan dago 29 punturekin. Gainera, datorren asteazkenean, otsailaren 19an, 19: 00etatik aurrera Abegondo Kirol Hirian, denboraleak abenduan atzeratutako norgehiagoka jokatuko dute Deportivo Abancaren aurka.

Athletic, bestalde, sasoi betean dator Kopako final-laurdenetarako txartela lortu ostean. Lehoiak laugarren postuan daude 30 punturekin, eta merezimenduzko bi garaipen pilatu dituzte ligako azken bi jardunaldietan. Nahiz eta jokalari asko min hartuta izan, taldeak ez du maila jaitsi, eta borrokan jarraitzen du taularen goiko aldean. Joanekoa partidan 0-2 nagusitu ziren zuri-gorriak Reale Arenan eta garaipen horrek arnasa hartzeko balio izan zien Villacamparen jokalariei, txapelketako bolada txarrarekin bukatzeko.

Deialdia UDG Teneriferen aurka jokatzeko erabilitako bera da, 18 jokalarirekin: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Ainhoa Alvarez, Damaris Egurrola, Maria Diaz, Yulema Corres, Maite Oroz, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Lucia Garcia, Vanesa Gimbert, Andrea de la Nava, Ane Azkona, Oihane Valdezate, Amaiur Sarriegi eta Nerea.