undefined

Urrezko bi minutu markagailua iraultzeko

Urrezko bi minutu markagailua iraultzeko

Hirugarren aldiz historian, Athleticek buelta eman dio partida bati bi minututan

Athletic ia ordubete izan zen atzetik markagailuan Lezaman jokatutako derbian. Villacamparen jokalariek indartsu ekin zioten partidari, aukera on pare bat izan zuten baina Realaren gola iritsi zen. Partida erdia baino gehiago behar izan zuen Athleticek berdinketaren gola lortzeko baina iritsi zenean, 66. minutuan, zuri-gorrien erantzuna bikoitza izan zen, bi minutu baino gutxiagoan markagailua irauli baitzuten.

Azkonaren eta Lucia Garciaren golak bi minututan bakarrik iritsi ziren. Realeko Palacios mexikarraren gola berdindu eta Lezamako harmaila guztia altxarazi zuten, hori dakar markagailua iraultzeak eta are gehiago hain denbora gutxian lortuz gero.

Aurretik, birritan lortu zuen Athleticek markagailua hain bizkor iraultzea. 2017ko abenduaren 17an, Albacete oso azkar aurreratu zen partidan (9. minutua) baina Erikak eta Maite Orozek bi minututan (15. eta 17. minutuetan) sartu zituzten golak markagailuari buelta emateko. Horrelako beste adibide bat Bilbon izan zen, Atletico Madrilen aurka. Partidako 7. minuturako  madrildarrak aurreratu egin zireneta ondoren Erika Vazquezen erakustaldia iritsi zen, bi minututan bi gol sartuta. Gainera, berriro berdindu zuen talde koltxoneroak eta ‘hat trick’ batekin itxi zuen norgehiagoka Bilboko aurrelariak.

Hiru partida horiekin batera, beste lau alditan hiru minutuko epean eman zion Athleticek buelta markagailuari. 2009ko maiatzean, Bartzelonaren aurka (3-2 galtzen joatetik, 3-4 irabaztera), Betisen aurka 2017an, Rayoren aurka 2012an, Las Palmasen aurka 2008an eta Colegio Alemán taldearen aurka 2008an.