undefined

Granadarako sarrerak: sariduna 697 zenbakia

Granadarako sarrerak: sariduna 697 zenbakia

Zenbaki hori eta ondorengo 474ak, hau da, 1171ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den finalerdiko Kopako partidurako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna xxxa izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 474ak, hau da, 1171ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da.

3346 bazkide guztira apuntatu dira zozketa hauetarako.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira otsailaren 20an, osteguna, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.