undefined

“Garrantzitsua da Granadara Ligako bolada onean iristea”

“Garrantzitsua da Granadara Ligako bolada onean iristea”

Unai Lopezek garaipenarekin berriro topo egitea espero du Mendizorrotzan: “Taldea indartsu dago eta hiru puntuen bila goaz”

Puntu honetara iritsita, egia da Kopan jarri dugula arreta handiena, baina badakigu Ligan ere irabazi beharra dagoela. Ez da gauza bera Granadara irabazi eta gero iristea edo bolada txarrarekin heltzea”, uste du Unai Lopezek.  Erdilariak “indartsu eta gogotsu” ikusten du taldea, eta garaipenarekin egin nahi du topo berriz Alavesen aurkako derbian: “Oso garrantzitsuak dira hiru puntu horiek”.

Donostiarrak partida zaila aurreikusten du, “etxetik kanpo jokatzen dugun edozein partida bezala”, eta derbia izateak dakarran plusaz ohartarazi du: “Gaur egun oso zaila da etxetik kanpo edozein partida jokatzea, eta derbia bada, hare gehiago. Badakigu zer den Gasteizen jokatzea eta eurek zer nolako gogoa duten”.

Aurkariari dagokionez, Unai Lopezek aurrean duten abiadura nabarmendu du: “Kontraerasoan min egiten saiatuko dira, baita entsegatutako jokaldietan ere. Batuta jokatu beharko dugu eta aurrean asmatu. Bada garaia aurkariaren ate aurrean dugun bolada txarrarekin bukatzeko“.