undefined

“Gasteizen bakarrik dugu burua; Ligari begira gaude”

“Gasteizen bakarrik dugu burua; Ligari begira gaude”

Deportivo Alavesen aurkako derbia prestatzeko “aste normala” igaro izana eskertu du Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak

Aste barruan jokatutako partiden ondoren, Gaizka Garitanok aitortu du ondo etorri dela “aste normala” izatea, Alavesek eta Athleticek Mendizorrotzan jokatuko duten derbia (igandea, 14: 00etan) prestatzeko.

Aurki Granadan jokatuko den Errege Kopako partidak ikusmin handia sortu duen arren, biharko partida lehenetsi nahi izan du entrenatzaileak: “Gasteizen bakarrik pentsatzen dugu; Ligan zentratuta gaude”. Deportivo Alavesi buruz, hauxe esan du Garitanok: “Geroz eta hobeto daude, antolaketa oso ona duen taldea da. Aurrelariak sasoian ditu, bakoitza bederatzi golekin, edozein jokalditan gol egin diezazuke. Geldikako jokaldietan eta kontraerasoetan ere ondo doaz, jokalari azkarrak dituzte, eta hiru pasetan goian azaltzen dira“.

“Animoari dagokionez, oso indartsu gaude. Athleticen gaude, eta Kopako finalerdia irabazteko eta ligan berriz irabazteko erronkak ditugu aurretik“, adierazi du Garitanok LaLiga Santanderren bederatzi jardunaldi jarraian garaipenik gabe eman ostean bere moralari buruz galdetu diotenean.