undefined

Umeen sarrerak Atletico Madrid taldearen kontra

Umeen sarrerak Atletico Madrid taldearen kontra

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Martxoak 5ko, osteguna, 24:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 20 euroan**, Ligako hogeitaseigarren jardunaldiaren Athletic Club-Atletico Madrid partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian martxoaren 14an eta 15ean. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:

* Lagapena egiteko, bazkideak bere karneta aktibatua izatea partida honetarako beharrezkoa izango da

** Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.