undefined

Klubaren Egun Erdiari buruzko informazioa Gazte Abonoentzako

Klubaren Egun Erdiari buruzko informazioa Gazte Abonoentzako

Athletic Cluben proposamenak LaLigak San Mamesen Athletic-Atletico partida ateak itxita jokatuko dela baieztatu ondoren

Athletic Club – Atletico Madril partida ateak itxita jokatu behar dela dioen Ligaren jakinarazpena jaso ondoren, Gazte Abonoei jakinarazten zaie Athletic Clubek honako hau erabaki duela:

  1. Gazte Abonoei Klubaren Egun Erdiko gisa izendatutako bi partidetarako (Atletico Madril eta Real Madrilen aurkako neurketak) ordaindu duten dirua berehala itzultzeko aukera eskaintzea, edo, bestela, Atletico Madrilen aurkako partidarako banaka erositakoa. Klubak laster jakinaraziko du hori gauzatzeko prozedura.
  2. Athletic Clubek eutsi egingo dio Real Madrilen aurkako beste Klubaren Egun Erdiari, egoera berriak eragozten ez badu. Neurketara joan nahi duten Gazte Abonoek euren txartela aktibatu beharko dute.