
Ligako hurrengo bi jardunaldiak, bertan behera
Ligako hurrengo bi jardunaldiak, bertan behera
Athletic-Atletico eta Eibar-Athletic, ateak itxita aurreikusita zeudenak, ez dira jokatuko
Liga Santander eta LaLiga Smartbank txapelketetako hurrengo bi jardunaldiak bertan behera utzi ditu LaLigak. Athleticen kasuan, erabaki horrek igande honetan San Mamesen Atletico Madrilen aurka (28. jardunaldia) eta martxoaren 21ean Ipuruan SD Eibarren aurka (29. jardunaldia) jokatu behar ziren partidei eragiten die, hasiera baten ateak itxita jokatu behar zirenak.
Neurria gaur eguerdian hartu dute Las Rozaseko Futbol Hirian, LaLigako, Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) eta AFE sindikatuko ordezkariek.
LaLiga-ren agiri ofiziala
Gaur goizean Real Madrilen ezarritako salbuspen egoerari eta beste klub batzuetako jokalariengan izan daitezkeen positiboei buruz ezagutzen diren inguruabarrak direla eta, LaLigak uste du dagoeneko ematen dela COVID- 19ren aurkako jarduera-protokoloaren hurrengo fasearekin jarraitzeko egoera. Ondorioz, maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuan ezarritako neurrien arabera, hurrengo bi jardunaldiak, gutxienez, etetea erabaki du.
Erabaki hori berriz ebaluatuko da eragindako klubetan ezarritako salbuespen egoerak eta gerta daitezkeen beste egoera batzuk amaitu ondoren.