undefined

Penaltietan bukatu da Bilbao Athleticen ametsa

Penaltietan bukatu da Bilbao Athleticen ametsa

Joseba Etxeberriaren mutilek penlati txandan galdu dute igoera playoffeko final 1/4etako partida, Badajozen aurka, neurketa lehiatu batean bana berdindu ondoren

Bilbao Athleticen agur krudela 2. mailara igotzeko playoffei. CD Badajozek Joseba Etxeberriaren taldea kanporatu du igoera faseko final-laurdenetan, penaltietan gailendu ostean, 120 minuturen ostean, 90 minutuen amaieran berdinketarekin iritsi ostean. Zazpi penalti ere jaurti behar izan zituen talde bakoitzak (Sancetek eta San Bartolomek huts egin zuten talde zuri-gorria) hurrengo faserako txartela erabaki arte.

Bilbao Athleticek indartsu ekin zion partidari eta 2. minutuan Morcilloren erdiraketa bat Artolaren oinetara iristear egon zen area txikian. Morcillok berak beste jokaldi arriskutsu bat egin zuen 10. minutuan urruneko jaurtiketa batekin, baina baloia desbideratuta joan zen. Hiru minutu geroago Zarragak falta jaurtiketa bikaina egin zuen ia hogeita hamar metrotatik. Badajoz ere erasoan luzatu zen, eta bikain ibilitako Luengok lurrera bota behar izan zuen, Ezkietarekin batera Adilsonen gola salbatzeko.

’15 ‘zurigorriak bere protagonismoa handitu zuen 17. minutuan, lehen gola markagailura igoz, Oier Zarragak buruz errematatu ondoren. Lehoiek neurketaren lehen hogei minutuetan egindako lanaren saria. Badajozen erreakzioa iritsi zen ondoren eta Jokin Ezkietak bikain aritu behar izan zuen 25. minutuan Guzmanen gola saihesteko. Minutu bat geroago, baina, ezin izan zuen ezer egin Pablo Vazquezen jaurtiketa bikain batean. Morcillok eskuinetik jaurtitako falta jaurtiketa baten bidez markagailuan berriz aurreratzeko aukera izan zuten Joseba Etxeberriaren mutilek baina 1-1ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian bere horretan mantendu ziren arrisku jokaldiak bi areatan. Artolaren errematea langapean gelditu zuen Arroy atezainak 49.minutuan. Badajoz hamar jokalarirekin geratu zen 64.ean, Ivan Casadok bigarren txartel horia ikusi baitzuen. Bi taldeek azken hamar minutuetara arte itxaron behar izan zuten aukera onenak izateko. 83. minutuan, Gorka Santamariak abagune bikaina izan zuen bi erremateetan (Ezkietak lehenengoa salbatu zuen) eta, lau minutu geroago, Morcillok langara bidali zuen arean barruan ateratako falta jaurtiketa bat.

Ezkietak Badajozek luzapenean izan zuen aukera bakarra salbatu zuen Santamariaren jaurtiketaren ondoren, penaltien zorira iritsi aurretik. Bertan, Sancetek huts egin zuen lehen jaurtiketan, baina Ezkietak markagailua berdindu zuen bigarren penaltia geldituz. Garcia de Albenizek, Guruzetak, Morcillok eta Sillerok asmatu zuten, baina Royo atezainak Victor San Bartolomeren jaurtiketa asmatu eta Maestrek behin betiko sailkapena eman zion Badajozi. Bidegabeko amaiera Joseba Etxeberriaren taldearen denboraldi bikainaren ostean.