

Euskal Herriak Euskaraldian murgildurik jarraitzen du, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatuko den euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean. Lehen edizioan egin zuten bezala, Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak bat egin dute euskararen erabileraren aldeko mugimenduarekin eta horrekiko konpromisoa berretsi dute.
Euskaraldiak irauten duen bitartean gauero San Mames argitzeaz gain, “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” leloarekin (euskara gehiago hitz egitea, jende gehiagorekin eta gehiagotan), Athleticek ekimen bateratu bat bultzatu du euskara eguneroko hizkuntza duten Ligako gainerako taldeekin batera. Bere kanal ofizialetan azaroaren 10ean argitaratutako bideo baten bidez, Klubak “euskararen aldeko partidarako hamaikakoa” aurkeztu zuen San Mamesen, Euskaraldia milurteko hizkuntzaren aldeko partida gisa irudikatuz. Bideo horretan Jose Angel Iribarrek eta Gaizka Garitanok hartu zuten parte, Athleitcen barruan gure hizkuntzaren bultzatzaile handienetako bik, eta horiekin batera Eli Ibarra bezalako ikonoa eta Ane Azkona, Asier Villalibre eta Josu Genuine taldeko futbolariak nabarmendu ziren. Horiek denak erakundearen funtzionamendurako ezinbestekoak diren hainbat sailetako langileekin batera.
Bideoaren azken zatian, Athleticek Sadarren euskararen alde jokatuko den partidarako bere hamaikakoa aurkeztera animatu zuen Osasuna, eta horrela, egunerokotasunean euskara erabiltzen duten Lehen Mailako bost klubek parte hartu duten kate bati hasiera eman zion.



BIZI AMETSA bilduma berria
Kluba
Athletic Clubek produktu sorta berri bat eskaintzen du Kopako finalak jokatu arte


AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda