

Primera Iberdrolak 2020ko itxiera biziko du astearte honetan. Athleticek EDF Logroñoren aurka neurtuko ditu indarrak Munduko 82. estadioan, 11:00etan, Ligako hamahirugarren jardunaldian. Garaipena beharrezkoa da bi taldeentzat; lehoiak sailkapeneko bederatzigarren postuan daude 14 punturekin, biharko aurkariaren doblea, jaitsiera postuetan hamaseigarren postuan. Errioxako taldeak lehen garaipena lortu zuen larunbatean Betisen aurka, Javier Moncayok aulkian debuta egin zuen egunean, Gerardo Garcia kargutik kendu ostean.
Urrian Las Gaunasen 2019ko Erreginaren Kopako finalerdia jokatu zuten bi taldeak izango dira aurrez aurre. Lehoiek penaltietan galdu zuten partida hura, partida osoan nagusi izan arren. Biharko norgehiagokarako, Olga Garcia, bere aurrelari nagusia, eta Pamela Tajonar, aurreko partidan kanporatutako atezaina, galdu ditu Logroñok.
Logroñoko aurrekariei dagokienez, 2018-2019 denboraldian Las Gaunasen jokatutako partida baino ez da ageri, EDFren lehen urtea Lehen Mailan. Zurigorriek 1-3 irabazi zuten Nekane, Erika Vazquez eta Jone Ibañezen golei esker. Biharko agertokia desberdina izango da, belar artifiziala eta bi taldeen puntuatzeko beharra kontuan hartuta.


Rayo harrapatzea, igandeko helburua
Emakumezkoena
Zuri-gorriek Rayo Vallecano izango dute aurkari igande honetan, 13:00etatik aurrera, jaitsiera postuetatik aldentzeko


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Real Betis – Athletic partidaren atarikoan


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida