undefined

Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)

Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)

Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako

Athletic Clubek jokalari guztiekin bidaiatuko du bihar Valentziara, Levanteren aurkako finalerdietako partida erabakigarria dela eta (osteguna, 21:00etan).

Biharko norgehiagokatik 2020-21 Errege Kopako bigarren finalista aterako da, Sevilla FC eta Bartzelonaren arteko kanporaketako irabazlearekin batera, apirilaren 17an La Cartujako finalean egongo dena.