undefined

Kopako beste final bat!

Kopako beste final bat!

Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin

Athletic Club Kopako bigarren finalean jarraian sartu da, 80ko hamarkadako talde txapeldunatik lortzen ez zuena, Levante UD 1-2 mendean hartuta Berenguerrek 112. minutuan sartutako golari esker. Sekulako iraulketa, suspensearekin eta guzti. Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta bi final jokatuko dituzte hamabost egunetan, apirilaren 3tik 17ra, La Cartujan. Lehenengo Realaren aurka, gero FC Bartzelonaren kontra.

Sendotasuna eta sufrimendu ariketa bat izan zen. Oso merezia. Lehoiek hasieratik agindu zuten eta 5. minutuan oso aukera paregabea izan zuten, Raul Garciak De Marcosen atzeko pase bikaina kanpora bidali zuenean. Hala ere, granotak markagailuan aurreratu ziren: Rochinak area barrura sartu eta Rogerrek sare barrura bidali zuen baloia.

Athleticek berea egiten jarraitu zuen. De Marcosek erdiraketa bikaina jarri zion Muniaini, eta honek buruz gora egin zuen dena bere alde zuenean. Gol zuri-gorria denbora kontua zen. Vesgak Williamsi hutsunera bidalitako pase on bat penalti batean amaitu zen, Duartek Raul Garciari kamisetatik heldu ondoren. Epaileak erabakia azkar hartu zuen Berenguerrek baloia sarera bultzatu baitzuen.

De Frutosek eta Yerayk nahi barik zutoinera egindako desbideratze batek eman zioten abisua Athletici. Aldageletara joan aurretik, Williamsen kontraeraso bat Muniainen jaurtiketa batekin Aitor Fernandezen eskuetan amaitu zen. Bigarren zatia etxeko atezainaren geldiketa batekin hasi zen Unai Lopezen boleari erantzunez.

Aukerarik gabeko minutuak egon ziren 65. minutura heldu arte. Orduan, Vesgak baloia sartu zion Rauli, eta Williamsi orpoz utzi ondoren azken honek kanpora gurutzatu zuen gutxigatik. Hamar minutu geroago, Berenguerrek baloia buruz orraztu zuen eta mirari batengatik ez zen barrura sartu. Luzapenera arte ez zen beste aukerarik izan, agian bi taldeek galtzeko zuten beldurragatik.

Lehen aukera zuri-gorria izan zen, Raulen eskuinkada sarearen kanpoaldera. Simonek berdinketari eutsi zion Bardhiren falta jaurtiketan geldiketa bikaina egin eta gero. Bat-batean, Morcillok Berenguerri bi aurkarien artean baloia lagatu zion, eta nafarrak, makiltxo magikoarekin azken boladan, bere bizitzako korrikaldia egin zuen golerantz. Arearen aurrealdetik egindako jaurtiketak Vukcevicen gorputzan eman zuen eta negarrez sartu zen zutoinean jo ondoren. 112. minutua zen eta finaleko ateak erabat zabaldu ziren.