undefined

Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka

Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka

Lehoiek 2-1 irabazi diote Extremadurako taldeari Vanesa Gimberten bi golei esker

Athletic Clubek 2-1 irabazi du Badajozeko Santa Teresaren aurka Primera Iberdrolaren hogeita bosgarren jardunaldiko partidan. Hiru puntu oso garrantzitsu jaitsiera postuekiko aldea handitzeko eta talde honen aurkako gol-averagea irabazteko. Vanesa Gimbert izan da zuri-gorrien bi golen egilea, lehenengoa penaltiz.

Partida Monenterekin saiakerarekin hasi zen, atezaina ezustean harrapatu nahian. Handik gutxira, Azkona adi ibili da area barruan, eta 8. minutuan penaltia egin diote, Vanesa Gimbertek gerora bihurtuko zuena. Ordu erdiko jokoa beteta, Morazak ez du asmatu Agirreren irteeraren aurrean. Yulemak ere ez du jarraian zorterik izan. Santa Teresak ez du arriskurik sortu lehen zatian, baina bigarren zatiaren hasieran erabat aldatuko zen hori.

Extremadurako taldeak partida berdindu du 50. minutuan, Nerea Perezek area barruan harrapatutako aldaratze baten ostean. Golaren ondoren, Santa Teresak estutzen jarraitu du, lehoiak bigarren golaren bilar ari ziren bitartean. Morazak, 60. minutuan, ondo kontrolatu du Azkonaren pasea area aurrean, baina bere jaurtiketa gora joan da. Aukera argirik zehaztu gabe, Iturregiren neskek bigarren gola egin dute. Eunatek 79.ean baloi ona jarri dio Vanesa Gimberti eta honek buruz sare barrura bidali du.

Partidak Mariana Cerroren debuta ere utzi du azken txanpan. Bigarren taldeko kapitainak hamar minutu izan ditu lehen taldearekin. Azkonak lesioaren ondoren bere lehen partida osoa burutu du, eta ia hirugarrena sartu du 90. minutuan. Gimbert beteranoaren bi golek hiru puntu garrantzitsu lortzeko balio izan dute eta Athletic lasaiago iritsiko da Primera Iberdrolaren datorren asteko etenaldira.