undefined

Garaipen handia Eibarren

Garaipen handia Eibarren

Lehoiek 2-5 jipoitu dute SD Eibar, defentsan zein erasoan aireko jokoa menderatu duten partidan

Athleticek garaipen sendoa lortu zuen Unben Peimera Iberdrolaren 26. jardunaldian. Gimbertek, Maria Diazek eta Yulema Corresek, Ogizarekin batera, bi golekin, eraiki dute markagailua.

Lehoiek Vanesa Gimberten gol goiztiarrarekin egin zuten topo korner batean, 6. minutuan. Bergarako atzelariak laugarren gola jarraian lortu du denboraldi honetan. Markagailua zabaldu ostean, zuri-gorriak eroso sentitu dira eta aurkariaren zelaian jokatu dute, armaginen hurbilketa txikiren bat izan ezik. 13. minutuan, Maria Diazek Azkonak eskuin hegaletik egindako pasea aprobetxatu zuen bigarrena markagailura igotzeko.

24. minutuan, Irene Ogizak hirugarren gola sartu zuen berriro korner batean, eta horrekin nahikoa ez zela, Eunateren beste baloi on bat aprobetxatu zuen 31. minutuan, korner batean hau ere. 0-4koarekin, zurigorriak lasai joan ziren atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ostean, Eibar erreakzionatzen saiatu zen. Hala ere, 55.ean Yulemak ez zuen errukirik izan eta Malena zigortu zuen 0-5ekoa sartuz. 62. minutuan Erika zelairatu zen historia eginez, 400 partidak lehoi bezala jokatzen dituen hirugarren jokalaria bihurtuz. Handik gutxira, eibartarrek, Jujubaren bitartez, aldea murriztu zuten geldikako jokaldietan ere. 73. minutuan, Sierrak penaltia egin zuen eta Kukik 2-5eko ezarri zuen.

Hiru puntu oso garrantzitsu lortuta, eta sentsazio onak berreskuratuta, lehoiek Logroñoren aurka jokatuko dute datorren astean Lezaman.