undefined

Bilbao Athleticek Extremaduran jokatuko du playoff-a

Bilbao Athleticek Extremaduran jokatuko du playoff-a

RFEF-ek konfirmatu duenez, Bigarren Mailara igotzeko playoffetako bi kanporaketak maiatzaren 15-16 eta 22-23an jokatuko dira Extremadurako lau egoitzatan: Badajoz, Almendralejo, Villanueva de la Serena eta Don Benito

RFEFek konfirmatu duenez, Bilbao Athleticek Bigarren Mailara igoera playoffa Extremaduran jokatuko du. Partidak elkarren segidako bi asteburutan jokatuko dira, maiatzaren 15-16 eta 22-23, lau egoitzatan: Badajoz, Almendralejo, Villanueva de la Serena eta Don Benito. Igotzeko azken urratsa bi kanporaketen bidez egingo da, partida bakarrera.

Kanporaketak zozketa bidez erabakiko dira, sailkapen onena lortzen dutenen eta txarrena lortzen dutenen aurka neurtuz, ahal den guztietan, multzo berean lehiatu diren bi talderen arteko norgehiagokak saihestuz. Bigarren kanporaketako lau talde irabazleak zuzenean igoko dira Bigarren Mailara.

Lehoikumeak bezala, beste 15 taldek (oraindik guztiak zehaztu gabe) zilarrezko mailara igotzeko fasean parte hartuko dute: bost multzoetako lehen hirurek eta laugarren onenak.