undefined

“Ahalik eta goren geratzeko borrokatuko dugu”

“Ahalik eta goren geratzeko borrokatuko dugu”

Unai Nuñezek “azken partidetako dinamika ona” mantendu gura du, eta larunbatean Osasunaren aurka Ligako bigarren garaipena jarraian lortzearen alde egin du

Unai Nuñezek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, San Mamesen CA Osasunaren aurka jokatuko duten partidarako hiru egun falta direnean (lr. 21:00etan).

Athleticek Laligan jokatu dituen azken norgehiagokak ontzat jo ditu atzelari zuri-gorriak: “Taldearen errendimendua azken jardunaldietan ona izan dela uste dut, jarraipena eman nahi diogu. Badakigu zaila dela Europan sartzea, baina bukaerara arte borrokatuko dugu, saiatuko gara sailkapenean ahalik eta goren geratzen”.

Nuñezek aitortu duenez, “taldeak Ligako bigarren garaipena jarraian lortzea du buruan, denboraldi honetan lehen aldiz. Aste honetan ahalik eta lan gehien egingo dugu horrela izan dadin”.

Larunbateko aurkariari dagokionez, CA Osasuna, Portugaleteko atzelariak Jagoba Arrasateren taldea egiten ari den “denboraldi ona” azpimarratu du, “batez ere denboraldiko azken txanpan, baina ez diogu kontrakoari begiratu behar, geure buruari baizik. Denboraldi honetan penalizatu gaituzten akats inozoekin amaitu behar dugu, eta partidaz partida hobetu, lehia-mailari eusteko”.