undefined

Derbi desberdina, baina beti erakargarria

Derbi desberdina, baina beti erakargarria

Realak lehoien sasoirik onena neurtuko du, derbietan ohikoa den girorik izango ez duen norgehiagokan

Zalantzak badaude ere, Athletic Clubek eta Real Sociedadek bihar jokatuko dute 16:30etik aurrera Lezaman. Primera Iberdrolako beste Euskal derbia aste gogor baten ostean heldu zaio talde txuri-urdinari, COVID-19agatik hainbat baja dituelako. Gainera, lantalde osoa konfinatu behar izan zen joan den astean. Hala ere, neurketa bizia izango da, baina kolorerik gabekoa harmailetan, Zubietan eta Lezaman ohikoa den bezala.

Kirol arloan, bata bestearengandik urrun daude sailkapenean. Reala laugarrena da (51 puntu) eta Champion’s Leaguen jokatzeko eskubidea ematen duten lehen hiru postuetan sartzeko lehian dago. Natalia Arroyoren jokalariak anbizio osoz iritsiko dira Lezamara, eta azken hiru partidak irabazita sasoi onean dagoen Iturregiren taldeari gauzak zailduko dizkiote. Bederatzigarren postuan eta 34 punturekin, lehoiek ahalik eta puntu gehien lortzea dute helburu denboraldia amaitu arte.

Bilbotarren eta donostiarren arteko norgehiagokak erakargarriak eta markagailuan estuak izan ohi dira. Azken bi denboraldietan Athletic Clubek markagailua iraultzea eta norgehiagoka irabaztea lortu du, gol batengatik bada ere. Estatistikaren arabera, puntuak etxean geratzeko joera argia dago; izan ere, Lezaman jokatutako 16 derbietatik, zuri-gorriek 13 irabazi dituzte, 2 berdindu eta bat bakarrik galdu.