undefined

Bigarren Mailara igotzeko playoffaren balizko aurkariak

Bigarren Mailara igotzeko playoffaren balizko aurkariak

Bilbao Athleticek bihar ezagutuko du, 12:30ean, igoera faseko bi kanporaketetako lehenengoan nor izango duen aurkari

Bilbao Athleticek bihar, maiatzak 10 (astelehena), 12:30ean, Bigarren Mailara igotzeko playoffetako bi kanporaketetatik partida bakarrera jokatuko duen lehen aurkaria ezagutuko du. Norgehiagoka datorren asteburuan jokatuko da, maiatzaren 15ean edo 16an, Extremaduran. Bigarren fasea bigarren postuan amaitu ostean, Bilbao Athleticek beste lau bigarren sailkatuetako baten aurka jokatuko du ziurrenik, nahiz eta gainontzeko kanporaketetako hirugarren sailkatuetako batekin sailkatzeko aukera duen ere.

Hori dela eta, zuri-gorriek honako aurkari hauen aurka joka dezakete lehen kanporaketan:

Bigarren sailkatuak: Bartzelona B, Celta B, UD Sanse de los Reyes eta UCAM Murcia.

Hirugarren sailkatuak: Zamora, Algeciras, Andorra eta Real Madril B.

Zozketaren formatua honako hau izango da: Hasteko, Bigarren B mailako bost txapeldunetako batek laugarren postuan sailkatutako Calahorraren aurka jokatuko du; ondoren, gainerako lau txapeldunek beste bost taldeetako hirugarrenetako laurekin; ondoren, bigarren postuan geratu ziren bost klubetako batekin elkartuko da hirugarren postuan sailkatutako soberan dagoen taldea. Eta, azkenik, beste lau bigarrenak, elkarren aurka. Talderen batek multzo bereko baten aurka jokatu behar badu, beste bola bat aterako da, eta aurretiaz ateratako bola hurrengo kanporaketarako erreserbatuko da.

Nueva Vivero (Badajoz), Francisco de la Hera (Almendralejo), Municipal Villanovense (Villanueva de la Serena) eta Municipal Vicente Sanz (Don Benito) estadioetan jokatuko dira partida bakarreko kanporaketak.

Irabazleek playoff honetako bigarren eta azken kanporaketan parte hartuko dute, eta datorren denboraldian LaLiga SmartBanken jokatuko duten lau taldeak aterako dira bertatik.