undefined

Bolada onaren amaiera

Bolada onaren amaiera

Lehoiek 3-1 galdu dute Wanda Kirol Zentroan, lehen zati bikaina egin duen arren, atsedenaldiaren ostean Atletico Madrilek partida irauli ondoren

Athletic Cluben bolada eten da Primera Iberdrolan. Iraia Iturregiren neskek 3-1 galdu zuten, nahiz eta markagailua atsedenaldira 0-1 joan zen Lucia Garciaren golari esker. Lehen zati bikain baten ondoren, bigarren zati kaskar bat egin zuten lehoiek ezin izan zuten etxekoen bultzada jasan.

Irizpide eta erabaki onekin partidan ondo sartzea lortu zuten. 8. minutuan, Maria Diazek erdiraketa ona egin zuen, Luciaren errematea bilatuz. 24. minutuan, Lucia berak ez zuen barkatu eta Peryaud-Magninen sarera bidali zuen bere lagun banaezinaren beste erdiraketa bat. Atletico Madrilek arriskua sortu zuen orduan: Leicy Santosen eta Knaaken areaz kanpoko bi jaurtiketa izan ziren arriskutsuenak.

Bigarren zatiaren hasieran, Iturregiren jokalariek gol bat jaso zuten, ezkerretik egindako erdiraketa ez zuten ondo defendatu eta Laurente lehena egin zuen. Laurentek berriro bere bigarrena sareratu zuen 62.ean. Ordu erdiko partida geratzen zen oraindik.

Zuri-gorriek Sanchez Veraren taldearen presioa jasaten jarraitu zuten. 74. minutuan berriro atea aurkitu zuten Knaaken bitartez, partida ia erabakita utziz 3-1ekoarekin. Azken minutuetan, Athletic markagailua murrizten saiatu zen.