undefined

Nekanek denboraldi baterako berritu du

Nekanek denboraldi baterako berritu du

Aurrelari zuri-gorriak 2022ko ekainera arte luzatu du bere kontratua

Athletic Clubek eta Nekane Diezek akordioa lortu dute aurrelariaren kontratua berritzeko, 2022ko ekainaren 30era arte. Lesioek Nekaneri kalte handia egin dioten bi denboraldien ostean, aurrelariak bere mailarik onena emateko aukera izango du 21-22 denboraldian eta Iraia Iturregiren erasoaren parte izango da. 7 zenbakia daraman jokalari zuri-gorriak 17 partida jokatu zituen aurreko urtean eta gol bat sartu zuen, RCD Espanyolen aurka.

Klubeko jokalari beteranoa bigarren postuan kokatuta dago golegile historikoen taulan (158 gol, Erika Vazquezen atzetik), eta beste urte bat burutuko du Athleticen. Ligan, Kopan eta Champions League-n esperientzia handia duen Barakaldoko aurrelariak bere hamabostgarren denboraldia beteko du Athleticen koloreak defendatzen, orain duen 350 partiden kopurua gainditzeko aukera izanda.