undefined

Athleticek Osasunaren aurka jokatuko du denboraldi-aurrean

Athleticek Osasunaren aurka jokatuko du denboraldi-aurrean

Athleticek denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa baieztatu du gorritxoen aurka abuztuaren 10ean, asteartea, Lerinen (Nafarroa)

Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak baieztatutako lehen lagunartekoa du. Denboraldi-aurrea hasi (uztailaren 26an) eta bi astera, lehoiek Osasunaren aurka neurtuko dituzte indarrak abuztuaren 10ean, asteartea, Lerinen (Nafarroa), oraindik baieztatu gabe dagoen ordutegian.

Zurigorriek aurreko denboraldian maila gorenera igotzeko zorian egon zen aurkaria izango dute aurrean, 21-22 denboraldian Reto Iberdrolan lehiatuko dena. Bi taldeen arteko aurrekariek Athleticen alde egiten dute, izan ere, lau garaipen lortu dituzte sei partidetan, eta gainontzeko bi norgehiagokak berdinketan geratu dira.