undefined

FC Union Berlin-Athletic Club, zuzenean Youtube Athleticen

FC Union Berlin-Athletic Club, zuzenean Youtube Athleticen

Berlingo lehoien denboraldi-aurreko lagunartekoa YouTubeko gure kate ofizialean eskainiko da larunbatean, 15:30etik aurrera

Athletic Clubek Berlingo Fc Union taldearen aurka jokatuko duen lagunartekoa YouTuben eskainiko dugu zuzenean uztailaren 31n, larunbatean, 15:30ean (seinalea Espainian bakarrik dago ikusgai).

Fc Unioneko An der Alten Försterei estadioan jokatuko den partida 2021-22 denboraldi-aurreko laugarrena izango da Marcelinoren taldearentzat.

Suitzan izandako kontzentrazio arrakastatsuaren ostean, lehoiek indarrez helduko diote partida honi, Dinamo Kiev (1-0) eta Borussia Dortmund (0-2) mendean hartu ondoren. Marcelinok taldearen errendimendua hobetzeko asmoz jarraitzen du, LaLiga 2021-22 geroz eta gertuago baitago.