undefined

Athletic Club-FC Barcelona neurketaren buletina deskargatu

Athletic Club-FC Barcelona neurketaren buletina deskargatu

Gozatu San Mameseko partiden ohiko buletinaz, partidaren aurreko eduki guztiekin, gaur gehigarri berezi batekin batera, publikoa Katedralera itzuliko delako

LaLiga San Mamesera itzuliko da eta horrekin Athletic Clubeko buletin digitalaz gozatzeko aukera izango duzu. Katedralean jokatzen diren partidetan ohikoa denez. Gaur gauean FC Barcelonaren aurka jokatuko den partidarako, argitalpenak, norgehiagokari buruzko ohiko informazio estatistikoa erakusteaz gain (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak…), lehoien azken orduari buruzko gaurkotasuneko erreportajeak eta Marcelino Garcia Toral gure entrenatzailearekin egindako elkarrizketa biltzen ditu.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak barne hartzen du informazioa osatzeko linkak eta bideoen txertaketa.

Klikatu hemen zure gailuak fitxategia behar bezala irekitzen ez badu.

Ohorezko sakea egiteko jasotako istorio guztien ordezkari gisa, Athletic Clubek gehigarri berezi bat argitaratu du gaur FC Barcelonaren aurkako partidaren buletinean, jasotako istorioetako 11 aukeratuta, talde bat osatzen duten futbolari adina.

Klikatu hemen zure gailuak fitxategia behar bezala irekitzen ez badu.