undefined

Bilbao Athleticen debuta Lezaman, zaleekin

Bilbao Athleticen debuta Lezaman, zaleekin

Klubeko bazkideak, aldez aurretik izena emanda eta gehienez ere 1.200 eserleku hartuta, igande honetako Racing de Ferrolen aurkako partidara joan ahal izango dira (18:45ean)​

Athletic Clubeko bazkideak, COVID-19aren osasun prebentziorako Eusko Jaurlaritzaren egungo araudiari jarraituz, Lezamara joan ahal izango dira Bilbao Athleticek Racing de Ferrolen aurka etxean jokatuko duen Primera RFEF-ko lehen partida ikustera, irailaren 5ean (18:45ean).

Eusko Jaurlaritzak gaur egun ezarritako murrizketek 1.200 eserlekuko edukiera baimentzen dute gehienez, eta Athletic Clubek horietako 50 hartuko ditu Klubaren konpromisoei aurre egiteko.

Partidara joan nahi duten bazkideek izena eman beharko dute webguneko Bazkideen Txokoan (Bazkideentzako zerbitzuak/Bilbao Athletic Sarrera Zozketa atala) irailaren 3ra arte, 10:00etan.

Izen-ematea banaka edo taldeka egin ahal izango da, eta gehienez ere lau bazkide izango ditu talde bakoitzak. Bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa bidez ezarriko da irailaren 3an (ostirala), eta egun horretan bertan argitaratuko da zozketa horren emaitza, Klubaren hedabide ofizialen bidez.

Behin bazkide sarituen zerrenda jakinarazita, bazkide horiek irailaren 3an, ostirala, sarrera jasoko dute izena ematean jakinarazitako emailean. Sarrera EZ da zenbakitua izango.

Izena emateko prozesua

Izena emateko unean, ezinbestekoa da zozketaren oinarriak irakurtzea eta onartzea, baina alde garrantzitsuenak hemen nabarmenduko ditugu:

  • Partidara joango den pertsona ez da nahitaez bazkidea bera izan behar, baina izena emateko unean joango den pertsonaren datuak adierazi beharko dira.
  • Izen-ematea gehienez ere lau bazkideko taldean egin ahal izango da.
  • Sarrera pertsonala eta besterenezina izango da bertan jasotako datuak dituen pertsonarentzat edo zozketa egin ondoren Bazkideen Txokoaren “Bilbao Athletic Sarrerak” atalean jakinarazitako aldaketa duenarentzat. Nahitaezkoa izango da zelaira NANa, pasaportea edo gidabaimena eramatea.
  • Lezamara sartzeko, Klubak e-mail bidez bidalitako sarrera erabiliko da. Bazkide-txartela EZ da baliozkoa izango.
  • Partidara iristen denetik amaitzen den arte, nahitaezkoa izango da eserita eta maskara jantzita egotea.
  • Irtenaraztea ere mailakatua izango da, Klubeko langileen jarraibideen arabera.
  • Hurrengo partidetarako zozketetan, aurreko neurketetan sarituak izan ez diren bazkideek izango dute lehentasuna.

DESCARGATU ZOZKETARAKO OINARRIAK