undefined

16.972k izena eman dute Athletic Club-RCD Mallorca ikusteko

16.972k izena eman dute Athletic Club-RCD Mallorca ikusteko

FC Barcelonaren aurka eserlekurik izan ez zuten 9.878 bazkideek RCD Mallorcaren aurkako partida ikusteko aukera izango dute. 5.479 eserleku geratzen dira, eta bihar zozkatuko dira, gainerako 7.094 bazkideen artean

LaLigako 4. jardunaldiaren Athletic Cluben eta Real Club Deportivo Mallorcaren arteko partidarako bazkideek izena emateko epea amaituta, 16.972 eskaera zenbatu dira guztira, beraz, Eusko Jaurlaritzak baimendutako San Mameseko edukieraren %30 gainditzen da (15.893). FC Barcelonaren aurka eserlekurik izan ez zuten bazkide guztiek partida honetarako sarrera dute. RCD Mallorcaren aurka izena eman eta FC Barcelonaren aurka sarituak izan zirenek larunbat honetan jakingo dute zozketaren ostean berriro sarituak izango diren ala ez.

15.893 eserlekuetatik, 15.357 eskuragarri daude izena eman duten bazkideentzako:

– 1.537 dira Barcelonaren aurkako partidan eserlekurik izan ez zuten bazkide zaharrenentzat, eserlekuen %10 guztira.
Ikusi saridunen zerrenda.

– 8.341 dira Barcelonaren aurkako partidan eserlekurik izan ez zuten gainerako bazkideentzat.
Ikusi saridunen zerrenda.

– 5.479 Barcelonaren aurkako partidan jada sarituak izandako bazkiderentzat izango dira, berriro izena eman duten 7.094 bazkideen artean. Horiek bakarrik sartzen dira, beraz, partida honen zozketan.
Ikusi zozketaren zenbakien zerrenda, bazkide-kodearen arabera ordenatuta.
Ikusi zerrenda zozketaren zenbakiaren arabera ordenatuta.

Zozketa egin ondoren, webgune honetan bertan argitaratuko da zenbaki saritua. Ateratzen den zenbakiak eta hurrengoek, ateratakoaren goranzko ordenan, eslei daitezkeen sarbide-eskubideak agortu arte, zenbaki horiei esleitutako bazkideei partida horretarako zelaian sartzeko eskubidea emango diete.

San Mames BAT eta besaulkientzat 266 eserleku daude.

Beste 270 eserleku konpromisoentzako, deialdian sartuko ez diren jokalarientzako, jokalari beteranoentzako eta bi taldeen talde teknikoentzako, scout-entzako eta LaLigarentzako dira.


Eserlekuak esleitu ondoren, sarrera duten bazkideek irailaren 9tik (osteguna) aurrera deskargatu ahal izango dute sarrera hori izena eman zuten Bazkideen Txokoaren atal berean. Gainera, Klubak egun horretan bertan sarrerak bidaliko ditu posta elektronikoz izen-ematean sartzen diren mezu elektronikoetara, eta sarituek Athletic Cluben aplikazio ofizialarekin (Nire Txartela atala) estadiora sartzeko aukera ere izango dute.