undefined

Athletic Club-RCD Mallorca: zenbaki saritua 6.844 da

Athletic Club-RCD Mallorca: zenbaki saritua 6.844 da

Kontsultatu bazkideen artean banatzeko falta ziren 5.479 eserlekuen zozketaren emaitza

Athletic Clubek LaLigako 4. jardunaldian Mallorcaren aurka San Mamesen jokatuko duen partidara joateko, bazkideen artean falta ziren 5.479 sarreren zozketa egin ondoren, 6.844 zenbakia izan da sariduna. Beraz, zozketa honetarako zenbakia (ikusi zerrenda) 6.844 eta 7.094 arteko bazkideak (biak barne) eta 1etik 5.228ra (biak barne) daudenak izango dute partidara joateko aukera.

Hauek, antzinatasun handieneko eta Bartzelonaren aurkako partidarako izena eman ez zuten 1.536 bazkideei eta aurreko partidan ere tokirik izan ez zuten eta honetarako izena eman duten 8.341 bazkideei gehituko zaizkie. Irabazleen zerrenda osoa kontsulta daiteke.

SARIDUNEN ZERRENDA OSOA

Tokiak banatu ondoren, sarrera izango duten bazkideek Txokoko atalean deskargatzeko aukera izango dute irailaren 9tik, osteguna, hasita. Gainera, klubak egun horretan bertan bidaliko ditu inskripzioan lehenago sartu ziren mezu elektronikoetarako sarrerak. Athletic Clubeko aplikazio ofizialarekin (Nire txartela atala) ere sartu ahal izango dira zelaira.

COVID-19k osasun-prebentzioari buruz Eusko Jaurlaritzak gaur egun duen araudia kontuan hartuta, gehieneko edukiera ezingo da, gaur egun eta pandemiaren bilakaeraren zain, %30ekoa baino handiagoa izan. Palkoko plazak (horiek ere %30ean beteko dira) eta prentsa-mahaiak kenduta, San Mameseko edukieraren %30a 15.893 eserlekutakoa da.