undefined

Bilbao Athleticen estreinaldi gogorra Lezaman

Bilbao Athleticen estreinaldi gogorra Lezaman

Imanol de la Sotaren mutilek Racing Ferrol izango dute aurkari etxean (igandean, 18:45ean)

Imanol de la Sotaren Bilbao Athletic igande honetan estreinatuko da Lezaman Primera RFEF Footers txapelketan (18.45ean). Bigarren taldeak Racing de Ferrol taldearen aurka jokatuko du zale zuri-gorrien aurrean. Cristobal Parralok zuzentzen duen taldeak A Malatan porrota jaso zuen lehen jardunaldian Unionistas taldearen aurka. 90. minutuan. neurketa parekatu baten ondoren.

Lehoi-kumeek lehiaketa honen gogortasuna eta berdintasuna ezagutu zuten Zamoran. Lehen hiru puntuak Nico Serranok sareratutako ezkerkadari esker eskuratu zituzten eta bi garaipen jarraian lortu nahi dituzte hasieratik sailkapenaren goialdean jartzeko.

Zuri-gorriek bi jokalari dituzte Espainiako eta Eskoziako 21 urtez azpiko deialdietan: Julen Agirrezabala atezaina eta Ewan Urain erdilaria (asteartean Turkian jokatuko du). Nico Serrano ere baja da, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin ari baita.

Ferroleko talde gogorra dator, eta bertan Bilbao Athleticeko ezagun bat dago, Jon Garcia atzelaria. Racingek bi fitxaketa egin ditu aste honetan bertan: Iñigo Alayeto (Badajoz) eta Jaime Alvarado (Watfordetik utzita). Elitean esperientzia duten jokalariak ditu, Alex Lopez eta David Rodriguez (143 gol Bigarren Mailan) eta Dani Nieto Eibarreko jokalari ohia.