undefined

Izena eman duten bazkide guztiek sarrera dute Bilbao Athletic-UD Logroñes partidarako

Izena eman duten bazkide guztiek sarrera dute Bilbao Athletic-UD Logroñes partidarako

Edukiera 1.800 eserlekutara zabalduta, igandean bertan, 10:30etatik aurrera, Lezamako leihatiletan bertan ere lortu ahal izango dute sarrera, bai eta publiko orokorrak erosi ere

Bilbao Athleticen eta UD Logroñesen arteko Primera RFEF Footters partidarako izena emateko prozesua amaituta (igande honetan, irailak 26, 12:00etan, Lezaman), izena eman dutenen kopuruak (285) ez du edukiera gainditzen, beraz, guztiek izango dute sarrera. Klubak bihartik aurrera bidaliko ditu sarrerak posta elektronikoz. Arazorik izanez gero, txartela Lezamako txarteldegian inprimatuko zaie partidaren egunean bertan.

1.800 eserlekutara zabaldutako edukierari dagokionez, Athleticek 50 eserleku gorde ditu klubaren konpromisoetarako eta 130 bisitarientzako, horietatik egun 10 eurotan saltzeko. Hauek Errioxako taldeak salduko ditu. 1.445 eserleku geratzen dira eskuragarri; beraz, klubak erabaki du partidara joan nahi duten eta orain arte izena eman ez duten bazkideek igandean bertan Lezaman txartela aurkeztuta (10:30etik aurrera) sarrera trukatzeko aukera izatea.

Izena emateko prozesuan bezala, txartela daramanari emango zaio sarrera, titularra izan ala ez. Inprimatu behar denez, zaleei instalazioetara garaiz joateko eskatzen diegu.

Aldi berean, igande honetan, Lezaman, publiko orokorrak ere erosi ahalko ditu sarrerak, NANarekin identifikatuta. Hauek dira prezioak: helduak (10 euro), 15 eta 18 urte bitartekoak (5 euro) eta 15 urtetik beherakoak, doan. Ez zaie txarteldegian sarrerarik emango zale bisitariei.