undefined

Valentzia, bide onera itzultzeko lekua

Valentzia, bide onera itzultzeko lekua

Lehoiek garaipen bat bilatuko dute Mestallan, San Mamesen izandako astekariko porrota atzean uzteko

Athleticek Mestallan jokatuko du larunbat honetan (16:15ean) Valencia CFren aurka, LaLigako 7. jardunaldiko partidan. Jokoan izan diren hemezortzi puntuetatik bederatzi eskuratu ostean, Marcelinoren lehoiak aste arteko jardunaldian sufritutako porrotari buelta ematen saiatuko dira, San Mamesetik urrun partidarik galdu gabe eta golik jaso gabe jarraitzeko. Partida berezia izango da entrenatzaile asturiarrarentzat, bere etxera izan zenera itzuliko baita, bertan emandako bi denboralditan Champions Leaguerako bi sailkapen eta Kopa bat lortuta.

Zuri-gorriek aurreko denboraldian puntu bat eskuratu zuten etxetik kanpo talde valentziarraren aurka jokatutako neurketan, bina berdindu ostean. Hala ere, Athletic garaipena lortzear egon zen, Villalibrek eta Raul Garciak (penaltiz) egindako golei esker, eta bi akats puntualek bakarrik utzi zuten bertan behera lehoiek Mestallan hiru puntuak eskuratzeko aukera.

Larunbat honetan Jose Bordalasek zuzentzen duen taldearen aurka irabaziz gero, lehoiek Mestallan hamalaugarren garaipena lortuko lukete. Emaitza positibo horrek errefortzu moral handia ekarriko luke Alavesen aurkako derbiari aurre egiteko (ostirala, urriak 1, 21:00etan).