undefined

“Pena da bi puntuk ihes egitea”

“Pena da bi puntuk ihes egitea”

Marcelinok Valenciaren golaren ostean galdutako aukera deitoratu du, jokalarien errendimenduarekin “pozik” egon arren

“Pena da. Taldeak irabazteko aukera argia izan du eta bi puntuk ihes egin digute”. Marcelinok argi adierazi du Athleticek aukera ezin hobea pasatzen utzi duela Valencia CF Mestallan mendean hartzeko, talde valentziarrak azken minutuetan Iñigo Martinezek sartutako gola berdindu ostean. “Hiru partida jokatu ditugun aste honetan eta merezi baino askoz puntu gutxiago lortu ditugu. Lanean jarraitu behar dugu xehetasun horiek kalte egin ez diezaguten”.

Entrenatzaile asturiarra, neurketaren amaieran puntu bat lortu arren, pozik agertu da bere taldeak, Athleticek, eman duen irudiarekin: “Amaierak ez du futbolarien errendimendu eta lanagatik dudan poztasuna kentzen. Sendo eta fidagarri egon gara, batez ere defentsan. Pazientzia izan behar dugu, eta konfiantza osoa izan gure jokalariengan”.