undefined

Lehoikumeen esfortzuari saria

Lehoikumeen esfortzuari saria

Cabo eta Ewanen golek, bi aldiz, hiru puntuak eman dizkiete defentsan oso fidagarriak izandako lehoikumeei, bigarren zatian jokalari bat gutxiagorekin aritu eta gero

Bilbao Athleticek garaipen handia lortu du UD Logroñesen aurka. Caboren eta Ewanen (bu) lehen zatiko golei esker, Imanol de la Sotaren taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du aurkari oso gogor baten aurka. Lehoikumeek defentsan sendotasun handia erakutsi dute, atsedenaldira iritsi aurretik Sillero kanporatzeak baldintzatutako partidan.

Lehoikumeak Lezaman aritu ziren berriro, bere zaleen aurrean, azken partidetan ihes egin zien garaipena lortzeko asmoz. Zuri-gorrien lehen zati bikaina, defentsako mailari, erasoan eraginkortasuna gehitu ziona. Cabok Bilbao Athletic aurreratu zuen ordu laurdena pasata, area kanpotik sekulako zartakoa erdietsiz. Ondoren, segidako bi jokaldietan, Ewanek bere bi golak gehitu zituen. Epaileak Sillero kanporatu zuenean iritsi zen ezezko nota, aurkaria bota zuelako atzealdeko azken gizona zenean, atsedenaldira heldu baino lehen.

Bigarren zatian, jokalari bat gutxiagorekin, taldeari defentsan gogor aritzea tokatu zitzaion. Lehoikumeak ederto ibili ziren atzealdean, baina UD Logroñesek aldea murriztu zuen Dubasinen golarekin, 68.ean, eta baloiak egurrean jo zuen Guarrotxenaren burukada batekin, 82.ean. Defentsako sakrifizioak saria izan zuen eta puntuak etxean geratu dira. Imanol de la Sotaren taldeak bigarren garaipena lortu du Primera RFEF-en.