undefined

Puntu banaketa Bilbao Athletic eta Tudelanoren artean

Puntu banaketa Bilbao Athletic eta Tudelanoren artean

Lehoikumeek, bigarren zatiko zati handi bat jokalari bat gutxiagorekin jokatu ondoren, puntu bat eskuratu dute Tuteran bina berdindu ostean

Berdinketa Ciudad de Tudela futbol zelaian. Tudelanok eta Bilbao Athleticek puntuak banatu dituzte bi taldeentzat abagune ugari izan dituen partidan. Artolak eta Pradosek sartutako golek aurretik jarri dituzte lehoikumeak, eta etxeko taldeak, 1-2koa markagailuan egonda, ezerezean utzi du zuri-gorrien abantaila. Imanol de la Sotaren jokalariak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira Naveiraren kanporaketagatik, 65. minutuan.

Etxeko taldea intentsitate handiagoz hasi zen Tuterako berdegunean eta Bilbao Athleticek sufritu egin zuen etxekoen erasoekin. Lehoikumeak ahalik eta lasterren saiatu ziren partidan sartzen, baina etxekoen golaren kolpea iritsi zen, 22. minutuan. Agirrezabalaren aldaratzeak Caballeroren bizkarrean jo zuen eta baloia ate zuri-gorrian sartu zen. Zoritxarreko jokaldia. Hortik aurrera, Bilbao Athleticek markagailuari buelta eman nahi izan zion eta atsedenaldia baino lehen lortu zuen. Artolaren burukada batek, 36. minutuan, eta Pradosen eskuinkada batek, 44.ean, abantaila eman zieten Imanol de la Sotaren jokalariei.

Lehen berrogeita bost minutuen ostean, neurketak intentsitate handiarekin jarraitu zuen berdegunean. Bi taldeentzako aukerak txandakatu egin ziren eta hor Tudelano atera zen garaile. Etxekoek partida berdindu zuten Rodrigezek 58. minutuan txilenaz sartutako golari esker. Hamar minutu baino gutxiago geroago, Naveira kanporatu egin zuten bigarren txartel horia ikusi ostean, eta lehoikumeek, berriz aurrea hartzeko jokaldiren bat izan arren, puntuaren saria defendatu behar izan zuten. Agirrezabala handi batek eta Bilbao Athleticen defentsa onak etxekoen saiakerei aurre egin zieten eta markagailua ez zen mugitu. Imanol de la Sotaren mutilak puntu bat besapean dutela itzuliko dira etxera.