undefined

Lehoiek puntu bat eskuratu dute Sevillan

Lehoiek puntu bat eskuratu dute Sevillan

Hutsean berdindu dute Athleticek eta Sevilla FC-k. Iraia Iturregiren neskek etxetik kanpo partidurik galdu gabe jarraitzen dute

Athletic Clubek puntu bat lortu du Primera Iberdrola Ligako seigarren jardunaldian Sevilla FC taldeari egindako bisitan. Lehoiek galdu gabe jarraitzen dute Lezamatik kanpo eta denboraldiko lehen berdinketa lortu du golik gabe amaitu den norgehiagokan.

Partidako lehen minutuetan bi taldeak arerioaren area zapaldu gabe aritu ziren. Athletic Clubek arriskua sortu zuen Yulema Corresen burukada batekin korner baten irteeran, eta Andaluziako taldeak urrutiko jaurtiketa batekin erantzun zion Quiñonesek arazo andirik gabe harrapatu zuena. Cristian Tororen taldearen aukerarik onena Jessica Martinezek izan zuen 32. minutuan. Oguizak, bere aldetik, ezin izan zuen Azkonaren erdiraketa sarera bidali.

Bigarren zatian, Paynek gol aukera izan zuen 57. minutuan jaurtiketa gurutzatu batekin. Quiñones ere adi-adi egon zen Gabarroren bularretik iritsitako baloia blokatzeko. Minutuak aurrera zihoazen eta Athletic Clubek irudi bikaina erakusten jarraitzen zuen. Jokoa zenbait minutuz gelditu zen Echeverriren lesioagatik eta Sevilla min hartuta geratu zen ondoren. Jokoa berrabiarazi zenean, Pekek langara bidali zuen baloia eta lehoiak golaren bila jarri ziren erabat.

Zortzi minutuko luzapenaren ondoren norgehiagoka berdinduta amaitu zen. Datorren igandean Iturregiren neskek Villareal igoberria izango dute aurkari Lezaman.