undefined

Haurrentzako sarrerak Villarreal CFren aurka

Haurrentzako sarrerak Villarreal CFren aurka

Urriaren 23an San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurren sarreren zozketan izena emateko informazioa

Urriaren 19ra arte (asteartea), 18:00etan, bazkideek klubari utzi ahal izango diote euren eserlekua eta, trukean, 15 urteko adingabe batekin joateko bi sarrera erosi ahal izango dituzte, 15 euroko prezioan, LaLigako 10. jardunaldiko Athletic Club-Villarreal partidara joateko.

Interesdunek Bazkideen Txokoko BAZKIDEENTZAKO ZERBITZUAK ataleko HAURRENTZAKO SARRERAK estekan klik eginez bete beharko dute eskabidea, dagokion Bazkide Kodearekin eta PIN zenbakiarekin identifikatuz.

Sarrerak mugatuak dira: 150 sarrera Hegoaldeko Goi-Harmailan eta 50 Hegoaldeko Behe-Harmailan; beraz, eskuragarri dauden sarrerak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa bat egingo da izena eman duten pertsonen artean.

Kode saritua duten bazkideek San Mameseko leihatiletan jaso beharko dituzte sarrerak, urriaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata).

GARRANTZITSUA:
* Gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko. Adingabearen sarrera bakoitza, 15 euro.