undefined

“Luxua da San Mames % 100ean berriro ikustea”

“Luxua da San Mames % 100ean berriro ikustea”

Unai Vencedor pozik dago publikoa Katedralera itzuli delako eta “guretzat plus bat” dela aitortu du

Unai Vencedor Lezamako prentsa aretoan agertu da komunikabideen aurrean. Erdilari zuri-gorriarentzat “pozgarria” da zaleak bueltan izatea, baina oraindik beste aste bat itxaron beharko da hurrengo partidara arte.

Gure zaletuak plus bat bat ematen digute beti. Egon ez direnea nabaritu dugu, izan ere, lagundu egiten digute, bultza egiten digute, eta pozgarria da zalegoa berriro osorik edukitzea. Ez dut zalantzarik horrela izango dela“.

Orain arte, lehoien 16 zenbakia hasierako hamaikakoan irten da jokatutako zortzi jardunaldietatik zazpitan. “Ahalik eta ondoen egiten saiatzen naiz, daukadan guztia ematen eta jokatzeko eta taldeari ahalik eta laguntza handiena emateko aukera itxaroten. Ardura baino gehiago poza da hor egotea entrenatzaileak behar duen guztietan. Ume guztien ametsa hemen jolastea da, eta nik hemen egon nahi dut. Vila-realen aurkako partida prestatzen ari garela uste dut, bistan dugun beste edozein bezala. Denbora gehiagorekin prestatu dezakegu, eta horretan ari gara“.

Kolektiboki begiratuta, Vencedorrek ondo ikusten du taldea. “Guztiek bezala, partida guztiak irabazi nahi ditugu. Gu ezin gara gutxiago izan. Ez da presioa, baina irabazi nahi dugu. Marcelinok iaz eskatzen zigunaren ildo beretik goaz. Intentsitate handiarekin jokatzea eta zelaian dena ematea ahalik eta gehien laguntzeko. Defentsiboki hobeto ari gara, hori bistan dago, eta erasoan aukera gehiago sortzen ditugu, areara gehiago iristen gara eta jokaldi gehiago amaitzen ditugu“.