undefined

Miriam Martinezek zilarra eskaini dio San Mamesi

Miriam Martinezek zilarra eskaini dio San Mamesi

Miriam Martinezek, Tokioko txapeldunorde paralinpikoak, bere gainditze istorioa eta Katedralarekiko maitasuna kontatu dizkigu

2021eko irailaren 1ean, Miriam Martinezek zilarra lortu zuen Tokyoko Joko Paralinpikoetako pisu jaurtiketan eta Athletici eta San Mamesi eskaini zien. Duela hiru urte, atletak garun-isuri bat izan zuen Bilbon lanean ari zela, eta patuak Zorrozaurreko IMQn bukatzea nahi izan zuen, San Mamesera begira zegoen gela batean. Miriamek, Alacanten jaioa, bizirik jarraitzeko bere indar guztiekin borrokatu behar izan zuen, eta une horretan agertu zen, berak dioen bezala, bere bizitza aldatuko zuten argia, San Mamesekoa hain zuzen ere. Ordutik, Athleticekin lotuta sentitu da, bere filosofiarekin eta Katedralarekin.

Alacantekoak bide berri bati ekin zion eta kirolean bere lekua aurkitu zuen. Miriamek zilarrezko domina eskuratu zuen egunean, San Mamesi zerbait zor ziola sentitu zuen, eta bere domina eskeiniz itzuli ziola.