undefined

Batzar Nagusia San Mameseko Ipar Beheko Harmailan egingo da

Batzar Nagusia San Mameseko Ipar Beheko Harmailan egingo da

Zelai zuri-gorria prestatzen ari da, zelaian bertan agertoki bat jarrita historian lehen aldiz bazkide konpromisarioekin bertan biltzeko

Athletic Clubek larunbat honetan, urriaren 23an, egingo du San Mamesen Ohiko Batzar Nagusia bere bazkide konpromisarioekin. Katedralean Klubaren zuzendaritza organo gorenarekin egingo den historiako lehen bilera izango da. Ahalik eta ingurunerik seguruena ezartzeko asmoz, Klubak Ipar Beheko Harmailako eserleku batzuk prestatuko ditu bertaratutakoentzat.

Bazkide konpromisarioak larunbateko 9:00etatik aurrera sartu ahal izango dira harmaila horretara 13. atetik, eta 107. eta 108. blokeetan eseriko dira, zelaian bertan kokatutako agertoki baten aurrean. Muxukoa nahitaez erabili beharko da Batzarrak irauten duen bitartean. Batzarra 9:45ean hasiko da lehen deialdian eta 10:00etan bigarrenean.

Bestalde, akreditazioak eta bozketak kontrolatzeko bederatzi mahai jarriko dira korridoreetan, Ipar Beheko Harmaileko boulevard-ean zehar, behar bezala seinaleztatuta. Era berean, ur eta edari beroen zerbitzua egongo da inguruko hiru ambiguetan.

San Mamesek jardunaldi historiko bikoitza izango du larunbatean, Batzar Nagusiaz gain, 21:00etatik aurrera LaLigako Athletic Club-Villarreal CF partida jokatuko baita ere. Katedralera hurbiltzen diren guztientzat, estadioko gune gastronomikoek (San Mames Jatetxea, La Campa de los Ingleses Taberna eta sports bar Geuria!) egunean zehar janari aukera zabala eskainiko dute.