undefined

Lekue: “San Mames betea sentitzeko irrikaz gaude”

Lekue: “San Mames betea sentitzeko irrikaz gaude”

%100ean egongo den Katedraleko zaleen aurrean hiru puntuak lortzea espero du sasoi bikainean dagoen defentsa zuri-gorriak

Athletic Clubek partida berezia jokatuko du larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, Villarreal CFren aurka. Berezia San Mames %100ean berriro egongo delako. Egoera ikusita, Iñigo Lekuek, gaur Lezaman komunikabideen aurrean egindako agerraldian aitortu du lehoiak irrikaz daudela une horren zain, Katedrala %100ean ikusteko momentua: “Une hori bizitzeko gogotsu gaude. Denboraldia zelaian zaleekin hasi genuenean euren presentzia asko nabaritu zen. Zale guztiei elkarrekin lortutako lehen garaipena eskaintzea espero dugu”.

Hiru aste lehiatu gabe egon ondoren, zuri-gorriek Unai Emeryk zuzendutako taldea hartuko dute etxean, une honetan Europako txapelketa nagusian lehiatzen ari den taldea, horrek dakarren zailtasunarekin: “Maila handiko taldea da, erasoan oso indartsuak dira. Orain arte egiten ari garena egin behar dugu: defentsan sendo jokatu eta aukera gutxi eskaini aurkariari. Ditugun abaguneetan golak sartzen baditugu, hiru puntuetatik gertu egongo gara”.

Arlo pertsonalean, oso une onean dago eskuin hegaleko bilbotarra, eta beretzat oso une goxoa izaten ari da: “Profesional gisa nire momenturik onenetako batean nago. Gozatzen ari naiz eta oso gustura nago zelaian eta entrenamenduetan. Batzuetan ez dituzu momentu onak pasatzen, baina horretarako ere prest egon beha duzu eta lanean jarraitu. Entrenatzaileak eskatzen didana egiten eta ideia hori gauzatzen saiatzen naiz”.